Neurozientzia adimaten
Nazioarteko hezkuntza-erakundeek Neurozientzia eskolan txertatzeko beharra aldarrikatu dute, irakaskuntza aldatzeko eta hobetzeko eragile gisa.Izan ere, garunaren plastikotasunari esker, ikaskuntzaren bidez konexio neuronalak aldatu egin daitezke eta garunaren egitura ere bai.
Neurozientziak eta ikaskuntzaren teoriek erakutsi dutenez, entrenamendu sistematikoa ezinbestekoa da neuronen konexio sinaptikoak gero eta azkarragoak izan daitezen. Horrela bakarrik eratzen dira ikaskuntza instrumentaletarako sare neuronalik eraginkorrenak, matematikarakoak adibidez.
Zein da neurozientziaren egitekoa adimaten?
adimat metodoak, neurozientzian eta eredu neuropsikologikoetan oinarrituz, garun indartsu eta eraginkorra eratzen du, askoz hobeto ikasteko prestatua. Izan ere, aplikatu egiten ditu neurozientziak lortutako ezagutzak; hau da, garunak nola ikasten duen zenbatzen, zenbakitzen, kalkuluak egiten eta aritmetika-problemak ebazten.
adimatek aukera eskaintzen du Matematikako prozesu kognitibo berezien neurogarapena ziurtatzeko; hala nola zenbakitzea, zenbaki-sistemak, oinarrizko kontzeptuak, eragiketa logikoak, egitate aritmetikoak biltegiratzea, kalkulu algoritmikoa eta eredu matematikoen egitura semantikoak. Ikasteko hainbat estrategia erabil daitezke, baina ez ditugu baztertu behar nola ikasten den zientifikoki frogatuta utzi duten ereduak. Adimat metodoa zientifikoki frogatutako eredu horietatik abiatzen da.
adi, adimen artifizialarekin garatutako laguntzaile birtuala
adimatek, gainera, adimen artifiziala dauka, ADI, eta horrek gaitasuna ematen dio ikasle bakoitzaren erantzunarekin interakzionatzeko eta ikasleari behar duen adinako laguntza eskaintzeko, egindako hutsetik erantzun zuzenera irits dadin. Errorearen trataera pertsonalizatua esaten zaio horri. Errorearen trataera pertsonalizatzeko, errorearen balorazio positiboa egiten da. Erantzun okerrak interakzio-aukera paregabetzat hartzen dira, ikasleari erakusteko zer bide hartu behar duen ikasteko prozesuan.